Durangoko Kulturaleko gazteek Euskal Kopa irabazi dute

Athletic B taldeari penaltietan irabazi zion talde durangarrak, Martin Urienen geldiketei esker.

Futbol pilota eta atezainaren sarearen irudi generikoa.
IA

Futbol pilota eta atezainaren sarearen irudi generikoa.

Durangoko Kulturaleko gazteen A taldeak denboraldi bikaina borobildu du Euskal Kopa irabazita, finalean Athletic B taldeari penaltietan nagusituta.

Durangoko Kulturaleko gazteen A taldeak denboraldi bikaina borobildu du Euskal Kopa irabazita. Asteburuan Tabiran jokatutako finalean Athletic B taldeari gailendu zitzaion penalti jaurtiketa-lehiaketan, neurketa 2-2 amaitu ostean. Martin Urien atezainak protagonismo berezia izan zuen; izan ere, luzapenean penalti bat gelditu zuen eta, penaltietan, beste bi jaurtiketa gelditu zituen.
Denboraldi osoan erakutsitako maila berretsi du horrela talde zuri-urdinak. Liga nagusitasunez irabazi zuen, 73 punturekin (21 garaipen, 10 berdinketa eta hiru porrot), eta Euskal Kopan ere aurkariak bata bestearen atzetik gainditu ditu: Beasain 3-1 menderatu zuen final-zortzirenetan, Romo 3-2 final-laurdenetan eta Leioa 1-2 finalerdietan.
Final handian, Kulturalak 2-0eko abantaila eskuratu zuen lehen zatian, baina Athletic Bk markagailua berdintzea lortu zuen bigarrenean. Azken txanpan Urienen abilezia ezinbestekoa izan zen kopa eskuratzeko.