Azken bi urteetan garatutako ekimen honek, aurten aurrerapauso esanguratsua eman du. Aurreko diagnostikoetan jasotako informazioan oinarrituta, egoeraren analisi faseatik ekintza zehatzen garapenera igaro da. Taldeek beren errealitate, erritmo eta beharren arabera egokitutako mikroplan propioak diseinatu eta abian jarri dituzte.
Jon Luqui, Mankomunitateko presidentea, nabarmendu zuen kirola "haur eta gazteen gizarteratzerako gune estrategikoa" dela, eta horregatik, "euskarari babesa eta oxigenoa emateko gune garrantzitsua" bihurtzen dela. Ekitaldian, Felipe Elgarresta, Urola ko presidentea, eta Sergio Galdeano, Goierri ko saskibaloi ataleko ordezkaria, izan ziren, Ilintxa ko ordezkariek ezin izan zuten parte hartu baina balorazio positiboa egin zuten.
Felipe Elgarresta k Urola tik azaldu duenez, prozesua "oso aberasgarria" izan da klubarentzat. Euskara Plan Estrategikoa definitu dute, jarraipenerako sistema bat ezarri eta 2026rako ekintza plana sortu dute. Terminologia bateratu dute, dokumentu berriak sortu eta entrenatzaileekin lan egin dute euskararen erabilera sustatzeko.
Sergio Galdeano k, Goierri tik, adierazi du mikroplanak "egoera aztertzeko, lehentasunak finkatzeko eta urrats zehatzak adosteko" balio izan diela. Hiru lan-ildo nagusi dituzte: entrenatzaileen inplikazioa, irizpide linguistikoak zehaztea eta klubeko kide guztien artean plana hedatzea. "Euskararen kudeaketa gure eguneroko erabakietan hasi izana da garrantzitsuena", gaineratu du.
Ilintxa k ere balorazio positiboa egin du, eta "estrategikoki euskararen erabilerari buruz hausnartu eta lan egiteko beharra" ikusi du. Klubak konpromisoa hartu du planaren garapenarekin jarraitzeko.
Jon Luqui k emaitzak "asebetegarriak" izan direla adierazi du, eta klubetan "euskararen kudeaketari buruzko kultura berri bat eraikitzen hasi dela" azpimarratu du. Datozen urteetarako erronka nagusiak dira parte hartzen duten klubekin lanean jarraitzea, haien autonomia handitzea, ekimenak entrenamenduetan eragin zuzena izatea eta klub gehiago proiektuan sartzea.
Ekitaldiaren amaieran, Mankomunitateak, Urola k, Ilintxa k eta Goierri k proiektuarekin jarraitzeko hitzarmen bat sinatu zuten.




