Aste honetan ospatu zen ekitaldian, Zumarragako frontoian bildu ziren eskola osatzen duten kide guztiak. Bertan, kategoria bakoitzeko familia-argazkiak eta argazki bateratu bat egin zituzten, baita ikasturtean zehar egindako lanaren eta gozamenaren balantzea egiteko aukera ere, askari baten inguruan.
Eskolako arduradunek eskerrak eman nahi izan dizkiete pilotari, entrenatzaile, familia eta laguntzaile guztiei, erakutsitako konpromisoagatik eta emandako babesagatik.
“"Espero dugu uda zoriontsua izatea eta ilusioz beteta berriro ikustea; gu jada denboraldi berria prestatzen hasi gara!"




