Goizeko 10:45ean hasiko da ospakizuna Dantzarien bilkurarekin Dolarea parkean. Eguraldi txarra eginez gero, Murumendi ikastetxean egingo litzateke bilkura. Handik aurrera, 11:30ean, parte-hartzaileek kalejira egingo dute, herriko kaleetan zehar dantzan eta giroa alaituz.
Eguerdian, 13:15ean, San Martin plazan elkartuko dira berriro, dantza emanaldi bateratu bat eskaintzeko. Arratsaldean ere jarraipena izango du jaiak, 16:30ean dantzaldia egingo baita Erauskin plazan, Eingo taldea ren eskutik, egunari amaiera borobila emanez.
Aurtengo edizioan hainbat herritako taldeek hartuko dute parte, besteak beste Ostadar (Beasain), Oin Arin (Lazkao), Otsoak (Ataun), Goruntz (Gabiria), Lurra (Urretxu), Amets Bide (Ordizia), Ereintza (Errenteria), Txori Txiki (Zumarraga), Iztueta (Zaldibia) eta Aurtzaka (Beasain).




