Larunbatean, Igartza Jauregian, Beasaingo Udalak eta Musikene zentroak sustatutako bekaren irabazleek joko dute. Emanaldi honek bekadunek beren prestakuntza jarraitzeko jasotako laguntzaren truke herriari eskaintzen dioten kontzertua betetzen du.
Igandean, Erauskin plazak Koklea ikuskizuna hartuko du. Oreka TX taldeak txalapartaren tradizioa eta soinu-lengoaia garaikideak uztartuko ditu, bambua eta bidoiak bezalako elementuak erabiliz.




