Prozedura honekin, udalerriko zerbitzu garrantzitsuenetako baten jarraipena bermatu nahi da, herriko bizitza sozial eta ekonomikoan duen garrantzia kontuan hartuta. Interesa dutenek udalaren webgunean eskuratu ahal izango dituzte baldintza agiriak.
Deialdiaren helburua ostatuaren funtzio soziala indartzea da, kalitatezko zerbitzua eskainiz eta herriaren dinamizazioan lagunduko duen kudeaketa eredu egokia sustatuz. Balorazio irizpide nagusien artean, proposamenen bideragarritasuna, zerbitzuaren antolaketa, eskaintza gastronomikoa, herriko ekimenekiko lotura eta euskararen erabilera nabarmentzen dira.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago lortzeko, udala@arama.eus helbidera idatzi edo 943 88 07 39 telefono zenbakira deitu daiteke. Udalak pertsona eta enpresa guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera, Toki-Alai ostatuaren etorkizuna elkarlanean eraikitzeko.




