Zumarraga ko Euskadi Plaza musika eta dantzarako gune ireki bihurtuko da irailaren 6 an, ‘Salsa Topagunea’ ekimenaren baitan. Saltsarekin lotutako erritmoak eta adierazpen kulturalak herritarrengana hurbiltzea du helburu nagusiak.
Ekitaldia 18:00 etan hasiko da master class ireki batekin, non parte hartzaileek saltsaren oinarrizko pausoak ikasi eta dantzarekin lehen harremana izan dezaketen. Ondoren, 19:00 etatik 20:00 etara, Proyecto Son taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du. Jardunaldia DJ saio batekin amaituko da.
‘Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas’ programaren barruan kokatzen da topagune hau. Programaren xedea Gipuzkoan bizi diren komunitate eta kolektibo desberdinak ikusgarri egitea eta haien ahotsa zabaltzea da, lurraldeko errealitate sozial eta kulturalaren parte gisa.
Goizane Álvarez Kultura diputatuak adierazi duenez, ekimenak “Gipuzkoa ireki eta plurala bultzatzea” du helburu, non pertsona guztiek bizitza kulturalean berdintasunez parte hartzeko aukera izango duten.




