Urnietako Udalak ahalegin handia egiten du herritar berriak etxean bezala senti daitezen. Horretarako, harrera saio bat antolatu du duela gutxi, azken hilabeteetan herrira iritsi diren pertsonei zuzenduta.
Ekitaldiaren aurkezpena Herme González bigarren alkateordearen eskutik egin zen. Bertan izan ziren, ohikoa den bezala, Jorge Segurado alkatea, Udaleko talde politikoetako ordezkariak eta herriko elkarte batzuetako kideak ere.
Saioan zehar, herritarren eskura dauden udal zerbitzu guztiak azaldu ziren, eta informazio hori guztia biltzen duen harrera gida bat ere banatu zitzaien. Urnietako Udala k hainbat urte daramatza ekimen hau garatzen, eta oso aberasgarritzat jotzen du lehen harremanetarako, etorri berriei laguntzeko eta Urnieta "herrian bizi garen pertsona guztiek osatzen dugula, jatorria edozein dela ere" islatzeko.
“"Zuekin guztiekin gure komunitatea aberastu egiten da. Udalak espero duzue zuen bizi proiektua ahalik eta ondoen garatzea Urnietan eta bizikidetza atsegina opa dizue."
Ekitaldia egin aurretik, gutun bat bidali zitzaien Urnietako bizilagun berriei, ekitaldira joateko gonbidapenarekin.




