Errenteriako Oarso Boleibol Taldeak denboraldi gogoangarria itxi du, emaitza bikainak lortuz eta eskualdeko boleibolaren hazkunde etengabea sendotuz. Klubetik «oso pozik» agertu dira, eta azpimarratu dute «eskualdeak are etorkizun oparotsuagoa» duela.
Lorpenen artean, Oarso Senior Bengoetxea Autobusak taldeak irabazitako Liga Txapelketa nabarmentzen da. Titulu honek «aintza» dakar, eta «gogor, talentuz eta talde-espiritu hautsezinez lehiatu den talde baten dedikazioa» aitortzen du, klubeko arduradunek adierazi dutenez. Era berean, klubak eskerrak eman nahi dizkie KBL Elektrizitatea, Bengoetxea Autobusak, Susperregi Edukiontziak, GNG, Eujenio Olaizola Arkitektoa, Kinada Fisioterapia eta Sheshenarena babesleei, haien laguntzarik gabe hau ezinezkoa izango litzatekeelako.
Kadete mailako taldeak, bestalde, zilarrezko kategorian lehen postua lortu zuen Salouko Torneoan. Jardunaldi horietan, Oarso Boleibol Taldea haur, bi kadete eta gazte mailako talde batekin izan zen. «Hainbat lekutako talde handien aurka lehiatu ginen, eta horrek esperientzia zoragarria eman zigun».
Hazkunde honek entrenatzaileen, familien eta, batez ere, astero ilusioz entrenatzen duten jokalarien lan nekaezina islatzen du.
Klubaren lorpenik aipagarrienetako bat 10 talde eta 150 jokalari izatera iritsi izana da, «kopuru ikusgarria». Formazio-kategorietatik hasi eta probintziako elitera arte, klubak etapa guztiak estali ditu —Haur, Kadete, Gazte, Junior eta Senior—, belaunaldi-erreleboa bermatzen duen harrobi sendoa eraikiz. Hazkunde horrek «entrenatzaileen, familien eta, batez ere, astero ilusioz entrenatzen duten jokalarien lan nekaezina» islatzen duela azpimarratu dute.
Oarso Boleibol Taldea urteko hurrengo zatia prestatzen ari da jada. Errenteriako klubak udako campus intentsiboetarako izen-emateak irekiko ditu, boleibolean hasi nahi dutenentzat eta teknika hobetu eta giro lasaian gozatu nahi dutenentzat aproposak. Horrez gain, hondartzako boleibolerako ere egongo dira plazak, eta, jakina, hurrengo denboraldirako ere lekua egongo da.




