Lanbroa elkarteko kideek adierazi dutenez, nazioarteko hegemonia berriari buruzko azken hitzaldia “goi mailako saioa” izan zen. Hitzaldia Mikel Reparazek ETBrentzat egindako erreportaje sorta bateko irudiekin hasi zen, Venezuela, Groenlandia eta Ormuz bezalako puntu beroak aipatuz. Ondoren, Seronek eta Maciasek gai horietan sakondu zuten, entzuleen ezagutza egarria asetuz.
“"Hiru gonbidatuen ezagutza itzela da, eta oso saio interesgarriak izan zen; atzo asko ikasi genuen."
Gaurkotasun handiko gaiak landu ziren, eta saioak bi ordu eta erditik gora iraun arren, ia inork ez zuen alde egin. Amaieran, galdera ugari egin zituzten entzuleek, eta hizlariek erantzun egokiak eman zituzten. Ondoren, hogei bat lagun Pertxa elkartean elkartu ziren afaltzeko, hitzaldiarekin jarraituz, baina giro lasai eta lagunartekoagoan.
Azken saio arrakastatsuaren ostean, Lanbroa elkarteko kideak gogotsu daude hitzaldiekin jarraitzeko. Maiatzerako bi ekitaldi antolatu dituzte: maiatzaren 8an, Alvaro Arrizabalaga izango da hizlari, Gipuzkoa. Goipaleolitikoko pasalekua izenburuko hitzaldiarekin. Maiatzaren 15ean, berriz, Amaia Arranz etorriko da Iraultza neolitikoa: teoria eztabaidaezina auzitan izenburuko hitzaldia ematera. Bi saioak Irizar jauregian izango dira, arratsaldeko 19:00etan.




