Emanaldia 1971 eta 1991 urteen artean ospatu zen Loiolako Nazioarteko Jaialdia gogoratzeko antolatu da. Antolatzaileen arabera, jaialdi hark euskal musika koralaren historian aztarna sakona utzi zuen, ondarearen eta errepertorio unibertsalaren arteko elkarrizketa sustatuz.
Kontzertuaren zuzendaritza Andoni Sierraren esku egongo da. Abesbatzaz eta orkestraz gain, bakarlari talde bat igoko da agertokira: Haizea Lorenzo sopranoa, Maria Izaga altoa, Aitor Garitano tenorra eta Hodei Iañez baxua.




