Errenteriako migrazio prozesuak aztertuko dituen Koldo Mitxelena Ikerketa Beka ren XVIII. deialdia zabalik da. Aurten, XX. eta XXI. mendeetako migrazio prozesuetan jarriko du fokua bekak. Lan bakarra aukeratuko da, eta eskaerak bidaltzeko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik.
Bekaren zuzkidura 15.000 eurokoa izango da, eta iraupena gehienez ere hemezortzi hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik aurrera.
Aurkeztutako lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta banaka zein taldean aurkez daitezke. Proiektua, ikerketa lana eta memoria euskaraz egin beharko dira.
Bekaren gaineko informazio guztia eta deialdiaren oinarriak eskuragarri daude interesdunenentzat.
Bekaren helburua Errenteriaren gaineko ezagutza sustatzea da, euskaraz egindako ikerketa bultzatzeaz gainera. Horrez gain, emakumeek eta/edo trans pertsonek egindako ikerketa bultzatuko duten ekintza positiboak ezartzea ere bilatzen du.




