Gasteizko taldeak jakinarazi duenez, Jon Pacheco k Policlínica Gipuzkoa n artroskopia bat izan du gaur arratsaldean eskuin orkatilean zuen gorputz librea kentzeko. Interbentzioak ez du "oztoporik nabarmenik" izan, eta ostegunean alta jasoko duela aurreikusten da.
Real Sociedad eko mediku zerbitzuek gainbegiratu dute ebakuntza, eta Alavés ekin adostuta egin da. Operazio honek denboraldiaren amaiera esan nahi du Pachecorentzat, ez baitu jokatuko Rayo Vallecano ren aurkako ligako azken partiduan.
Pachecok bederatzi minutu baino ez ditu jokatu azken zortzi partidetan. Quique Sánchez Flores en etorrerarekin, bere parte hartzea oso murritza izan da, eta apirilaren 25ean Mallorca ren aurkako partidatik ez du minuturik jokatu.




