Indamendi mendi bazkunak irteera antolatu du datorren iganderako. Nafarroa eta Gipuzkoa arteko ibilbidea egingo dute, eta Leuneta (887 metro), Azketa (835 metro) eta Zaburu (781 metro) igoko dituzte. Guztira, 18 kilometroko ibilaldiak 1.100 metroko desnibel positiboa eta negatiboa izango ditu. Antolatzaileek bazkaria motxilan eramatea gomendatzen dute.
Autobusa goizeko 07:30ean aterako da Etxezarreta kaletik, Kantauri plaza pareko geralekutik. Autobusak geldialdiak egin ahal izango ditu Arroabeko eta Zarauzko autobideko ordainlekuetan, betiere aurretik eskatuta. Autobusaren prezioa 15 eurokoa izango da bazkide helduentzat, 20 euro bazkide ez diren helduentzat eta 5 euro haurrentzat.
Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen dute, autobusa ez zikintzeko. Joateko ezintasuna dutenek 688 86 08 52 telefono zenbakira deitu beharko dute izen ematea ezeztatzeko.




