Gipuzkoako Artisten Elkarteko kideek hirugarren aldiz erakutsiko dituzte beren lanak Altamira elkartean. Oraingo honetan, hemeretzi margolarik hartu dute parte, bakoitzak gai eta estilo anitzeko obrak aurkeztuz.
Gipuzkoako Artisten Elkartearen eta Goierriko margolarien arteko harremana 2020an hasi zen, Donostiako egoitza bisitatu zutenean. Harrezkero, bi urtez behin gutxi gorabehera, beren lanak erakutsi dituzte, 2021eko Gabonetan eta 2023ko udaberrian.
Erakusketa honetan, hemeretzi artistaren hogei bat koadro daude ikusgai. Artista bakoitzak gehien gustatzen zitzaion obra aukeratu du. Gai libreko erakusketetan ohikoa den bezala, paisaiak, abstraktuak eta bodegoiak ikus daitezke Altarteko hormetan. Koadro gehienak olioz eginda daude, baina akrilikoak eta akuarelak ere badaude, besteak beste.
Erakusketa Altarte elkartean egongo da zabalik maiatzaren 15era arte, larunbat eta igandeetan 12:00etatik 13:30era. Astean zehar bisitatu nahi izanez gero, hitzordua eskatu beharko da 658.713.918 telefono zenbakira deituz.




