Etxeluzeren 16. urteurrena: Rukula eta Braulio kontzertuan

Gaztetxeak bere 16. urteurrena ospatuko du ekainaren 19an bi talderen zuzenekoarekin.

Irudi generikoa: kontzertu bat egiteko prest dagoen gaztetxe baten barrualdea, argi koloretsuekin.
IA

Irudi generikoa: kontzertu bat egiteko prest dagoen gaztetxe baten barrualdea, argi koloretsuekin.

Etxeluze gaztetxeak bere 16. urteurrena ospatuko du ekainaren 19an, Rukula eta Braulio taldeen kontzertuekin.

Aurten beteko ditu Etxeluze gaztetxeak 16 urte, eta urteurrena ospatzeko, bi kontzertu antolatu ditu ekainaren 19rako. Oholtzara igoko diren taldeak Rukula eta Braulio izango dira. Kontzertuak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 7 euroan egongo dira salgai bertan.
Eguraldiak lagunduta, emanaldia gaztetxeko kanpoko zelaian izango da. Gainera, bertaratzen direnek aukera izango dute bertan afaltzeko.
Rukula 2015ean sortutako taldea da, Usurbil (Gipuzkoa) herrikoa. Rock, stoner eta funk generoak nahasten dituzte, "erritmo basati eta estilo ezberdinak" sortuz. Antolatzaileek diote "dantzatzea gustuko baduzu, ikusi behar den taldea da dudarik gabe".
Bestalde, Braulio taldea 2019an sortu zen Ondarroan (Bizkaia), eta talde ezberdinetan ibilitako musikariak dira osatzen dutenak. Rocka oinarri hartuta, hiru disko kaleratu ditu dagoeneko. "Zuzenekoetan, beraien energia erraz eta zoragarri transmititzen duen taldea da", nabarmendu dute.