Gipuzkoan uda iristearekin batera, moskito tigrea gero eta ohikoagoa bihurtu da. 2014an agertu zenetik, intsektu hau Gipuzkoako 37 udalerritan baino gehiagotan detektatu da. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko 50 udalerritan –horietatik 16 Gipuzkoan– ezarri ditu espezie inbaditzaile honen aurkako prebentzio-jarduerak.
Jatorriz Asiako hego-ekialdekoa den Aedes albopictus espeziea nazioarteko merkataritzaren bidez hedatu da kontinente guztietara. Europan 1979an sartu zen eta Espainian 2004an aurkitu zuten lehen aldiz, Katalunian. Euskadin 2014an ikusi zen lehen aldiz, moskito inbaditzaileen zaintza programari esker, eta ordutik hona bere presentzia nabarmen handitu da, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian.
Intsektu hau eremu urbanotan agertzen da batez ere, eta bere bizi-zikloa garatzeko ur geldia behar du. Horregatik, urmael, pneumatiko, loreontzi edo upel zaharretan ugaltzen da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko teknikari batek adierazi duenez, intsektu honen fokuen %80 pribatuan sortzen dira, etxe inguruan ditugun ur geldietan.
“"Ponen huevos en aguas estancadas en maceteros o bebederos de animales que tenemos por casa y en cuestión de una semana ya completan su ciclo de vida."
Leire Mendikute k azpimarratu du herritarren artean gomendioak zabaltzearen garrantzia. "Nahikoa da gure ohituretan aldaketa txikiak egitea. Ur geldia kentzen badugu, moskitoaren bizi-zikloa eteten dugu". Teknikariak gaineratu du intsektu hau "kalitateari traba egiten hasi dela" eta Gipuzkoan "oso hedatuta" dagoela.
Egun argitan eta hanketan ziztatzen du normalean, hegaldi baxua duelako eta zaila delako detektatzen, ez duelako zaratarik egiten. Dengue, zika eta chikungunya bezalako gaixotasunak transmititzeko gaitasuna badu ere, gaixotasun horien transmisio autoktonoa "oso baxua da, ez da kezkagarria".
Ziztada jasanez gero, Mendikutek gomendatzen du "zauria garbitzea, hotza aplikatzea eta ez urratzea".




