Jaiak direla eta, Beasaingo erdigunean aldaketak izango dira. Zaldizurreta kaleko bidegurutzea Ordiziarantz itxita egongo da maiatzaren 15etik 24ra bitarteko hainbat ordutegitan. Gainera, Gipuzkoa plazako aparkalekuan barrakak jarriko direnez, TAO zerbitzua bertan behera geratuko da maiatzaren 16, 18, 19 eta 23an. S1 eremuko egoiliarrek S2 eremuan aparkatzeko baimena izango dute egun horietan.
Segurtasunari dagokionez, lapurretak saihesteko aholkuak eman dituzte agintariek: poltsak aurrealdean eramatea eta diru-zorroak zein telefono mugikorrak arropa barruko poltsikoetan gordetzea. Era berean, lehergaiak bide publikoan erabiltzea debekatuta dagoela gogorarazi dute, eta horiek saltzeko baimendutako establezimenduak soilik erabili behar direla azpimarratu dute.
“"Lehergaien salmenta ibiltaria erabat debekatuta dago. Lehergaiak erosteko baimendutako establezimendu berezian erosi behar dira eta arauak bete beharko dituzte."
Jai egun nagusietan, hala nola maiatzaren 15, 16, 18, 22 eta 23an, Udaltzaingoak 24 orduko arreta zerbitzua eskainiko du. Ertzaintzarekin batera, zaintza bereziak egingo dituzte herritarren etxeratze segurua bermatzeko, bi agentez osatutako patruilen bidez.




