Alberdi B serieko finalerdietara sailkatu da, Egigureni irabazita

Unai Alberdi pilotariak Julen Egiguren herrikidea kanporatu du Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatutako partida erabakigarrian.

Pilota bat euskal pilotako frontoi bateko horman, atzealdean kantxaren lerro lausoak dituela.
IA

Pilota bat euskal pilotako frontoi bateko horman, atzealdean kantxaren lerro lausoak dituela.

Unai Alberdi pilotariak B serieko finalerdietarako txartela lortu du Julen Egiguren herrikidearen aurka Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatutako partida gogor batean, 10-22ko emaitzarekin.

Atzo, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuak Azpeitiko bi pilotariren arteko norgehiagoka erabakigarria hartu zuen: Julen Egiguren eta Unai Alberdi, B serieko finalerdietarako sailkatzeko lehian. Egigurenek abantaila txiki bat zuen, 16 tanto egitea nahikoa baitzuen aurrera egiteko, Alberdik, berriz, 22 tanto lortu behar zituen Egiguren 15etik pasatu aurretik.
Hala ere, Alberdi hasieratik irabazteko asmo argiarekin atera zen kantxara, eta sei pilotakada jota 0-6ko abantaila lortu zuen. Ia aukerarik gabe utzi zuen Egiguren, eta 176 pilotakada eta hiru ordu laurdeneko partida baten ondoren, 10-22ko emaitzarekin nagusitu zen. Garaipen honekin, Alberdik finalerdietarako txartela eskuratu du, eta gainera A multzoko taldeburu gisa pasako da fase horretara, Rekalderekin batera.
Bestalde, B multzoan, Amianok ziurtatuta du hurrengo faserako pasea. Bigarren sailkatua nor izango den ostiralean erabakiko da Iurretan, Muruaren eta Zubizarreta III.aren arteko partidan. Alberdik finalerdietako norgehiagoka partida horretako irabazlearen aurka jokatuko du maiatzaren 15ean, Irungo Uranzu pilotalekuan.