Argitalpen berriak gure lurraldeko zuhaitzen inguruko ikerketa zabala eskaintzen du. Egileek zuhaitzek gizartean eta naturan duten garrantzia azpimarratu dute, alderdi kulturalak eta ekologikoak uztartuz.
Lan mardul honek urteetako ikerketa lana du oinarri. Egileek ekoizpenaren eta naturaren babesaren arteko oreka lortzea posible dela erakutsi nahi izan dute, aurreiritzi asko hautsiz.




