Ekitaldiak zazpi modalitateetan saritutako zazpi pertsona bilduko ditu, literatur sorkuntzaren kalitatea eta ekarpena aitortzeko.
Aurtengo edizioan saritutakoak honako hauek dira: Ixiar Rozas (Euskarazko Literatura, Narrugorrik), Eli Tolaretxipi (Gaztelaniazko Literatura, Cuerpos pasajeros), Yolanda Arrieta (Haur eta Gazte Literatura Euskaraz, Zurtz), Matias Mujika (Itzulpen Literarioa Euskarara, Odisea), Kike Ibáñez (Literatur Lanaren Ilustrazioa, El diablo sobre ruedas), Jon Gerediaga (Saiakera Euskaraz, Izena eta izana: (hitz poetikoari buruz)) eta Mikel Ayestaran (Saiakera Gaztelaniaz, Historias de Gaza: la vida entre guerras).
Sari bakoitzak 18.000 euroko diru-saria jasoko du.




