Legutiok irabazi du Arabako Eskuz Binakako Txapelketa Nagusia

Amurriori irabazi zion finalean, 2009tik zeramaten bolada txarrari amaiera emanez.

Pilotaleku tradizional baten argazkia, eguzki argitan.
IA

Pilotaleku tradizional baten argazkia, eguzki argitan.

Legutiok eskuratu zuen Arabako Eskuz Binakako Txapelketa Nagusia Amurrion jokatutako finalean, etxeko taldeari 2-1 irabazita.

Herriarteko txapelketen fase erabakigarriak iritsi dira pilotalekuetara. Igandean Amurrio n jokatu zen Araba ko eskuz binakako txapel nagusiaren final handia, herrian Araba Euskaraz jaia ospatzen zen egun berean. Legutiok eskuratu zuen garaipena etxeko taldeari 2-1 irabazita. Garaipen honekin, Legutio koek 2009tik zeramaten titulurik gabeko boladari amaiera eman zioten, bertako zale, lagun eta senide ugariren artean.
Jaialdia ez zen ondo hasi txapeldunentzat. Kadete mailan, Amurrioko Diaz eta Gaviña askoz gehiago izan ziren Lekuona eta Osororen aurka (22-8). Kolpe horrek gazte mailako partida irabaztera behartzen zuen Legutio. Lehia horrek emozio handia eman zuen: etxeko Villa eta Kepa Arauzo aurretik zihoazela, Eñaut Motok lehiari eutsi zion eta pisu handia hartu zuen jokoan. Bere bikote Beitia hasieran urduri ibili arren, Motoren gidaritzak eta lan eskergari esker, 19-22ko markagailuarekin puntua poltsikoratu zuen Legutiok.
Dena erabakitzeko zegoela, nagusien partida heldu zen. Amurrioko Eneko Gonzalezek eta Aitor Arauzok partida zaildu eta gogortu nahi izan zuten, baina aurrean momentu honetan sasoikoen dagoen bikotea topatu zuten: Asier del Campo eta Markel Arriolabengoa. Legutioko bikoteak nagusitasun garbia erakutsi zuen une oro eta 14-22ko emaitzarekin sinatu zuen txapelketa.