Legutioko kiroldegian jokatu zen joan den larunbatean, maiatzaren 16an, Euskadiko Boxeo Txapelketako finala. Bertan, Zumaia Cuban Boxing klubak emaitza aipagarria lortu zuen, Jesus Magnevy boxeolariak elite mailako 60 kilotan garaipena eskuratu baitzuen. Horrela, Magnevy Euskadiko 2026ko txapeldun bilakatu zen bere mailako finalean nagusituta.
Klubeko arduradunak, Ruben Arredondo k, txapelketarako prestakuntzan egindako lanaren balorazio oso positiboa egin du: «Lan tekniko eta taktiko bikaina egin dugu garaipena lortzeko eta Jesus mailarik gorenera eramateko». Klubekoak oso gustura agertu dira Legutioko ringean lortutako emaitzarekin, eta dagoeneko denboraldiko hurrengo erronka handia prestatzen hasi dira: Espainiako Txapelketa, datorren uztailean jokatuko dena.
“"Hemos hecho un gran trabajo técnico y táctico para lograr la victoria y llevar a Jesus a lo más alto."
Bestalde, Zumaia k boxeo ekitaldi garrantzitsu bat hartuko du berriro ere ekainaren 13an. Orduan, Aitzuri frontoiak klubak antolatutako beste velada bat hartuko du. Bertan, Zumaia Cuban Boxing-eko bost boxeolari arituko dira, tartean zumaiarrak diren Iñaki Lope, 70 kilotan lehiatuko dena, eta Iker Fernández, junior mailako 59 kilotan borrokatuko dena. Veladak hainbat borrokaldi nabarmen bilduko ditu eta kirola bertako publikoari berriro hurbiltzeko balioko du.




