Aramaio ko Gazte Asanbladako antolatzaileek aurten ere Eguzkierripa Rock jaialdia antolatu dute, herrian "ohitura" bihurtu den hitzordua. Asanbladako kideek, kide ohiek eta beste hainbat herritarrek parte hartu dute antolakuntzan.
Egitaraua Zapatuan, 12:00etan hasiko da, Erreka gaztetxea n egingo den hitzaldi batekin. Bertan, poliziaren inguruko gaia landuko dute, eta asanbladako kideek prestatutako hausnarketa saioa izango da, interes orokorrekoa dela uste baitute.
Ondoren, 14:30ean, paella-jana izango da Eguzkierripa auzoko Andramari ermita n. Bazkalostean, ohiko tribiala egingo dute giroa alaitzeko.
“"Kontzertuak gustatzen zaizkio jendeari, baina garrantzitsua iruditzen zaigu goizetik jendea bideratzea eta formaziorako aukera ere ematea."
20:00etan hasiko dira kontzertuak, eta aurten bost taldek osatuko dute egitaraua: Lepue Zapaldu (Arrasate eta Aramaioko musikariak), Hankaz Gorak (Arrasate), Izorrai (talde hasiberria), Balaklab eta El Exterminio de la Raza del Monok. Musikari dagokionez, punk doinuetara gehiago gerturatuko dela azaldu dute antolatzaileek, urtero berritzen saiatzen diren arren.
Antolatzaileek nabarmendu dute Eguzkierripa ez dela "juergarako espazio" bat soilik, eta makrofestibal handien aldean, txikien aldeko apustua egiten dutela, Aramaio bezalako herri txiki batean horrelako ekimenak sustatzeko. Aurrekontu mugatua izan arren, talde guztiei baldintza berak eskaintzen dizkietela gaineratu dute.
Jaialdiaren helburu nagusietako bat herrian bizitza sustatzea da, eta herritarrak antolakuntzan parte hartzera animatu nahi dituzte, "denon artean horrelako ekimenak aurrera ateratzeko prest dagoen jendea behar izaten da".




