Istripu larria Sopuertan: 30 urteko gazte bat hil da errepidean

Bide-ertzeko horma baten kontra jo du ibilgailuak eta biktimak ospitalean hil da.

Irudi generikoa: Euskadiko landa-errepide batean gaueko argi gorri-urdinak asfalto bustian islatuta.
IA

Irudi generikoa: Euskadiko landa-errepide batean gaueko argi gorri-urdinak asfalto bustian islatuta.

Sopuertan, BI-630 errepidean, 30 urteko gazte bat hil da igande goizaldean izandako trafiko istripu baten ondorioz.

Istripua gaueko 02:00etan gertatu da, gidatzen ari zen ibilgailua bidetik irten eta horma baten kontra jo denean, Malabrigo auzoan.
Gizonak auto barruan harrapatuta geratu ondoren, erreskatatu eta ospitalera eraman dute. Han hil da, ordu batzuk geroago.

"El siniestro se ha producido a las 02.00 horas, cuando el vehículo que conducía la víctima «se ha salido de la calzada y ha colisionado contra un muro, a la altura del barrio Malabrigo."

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila
Bertaratu dira Ertzaintza, osasun laguntzak eta Sopueroko Suhiltzaileak. Azken hauek izan dira biktimaren erreskateaz arduratu direnak, eta anbulantzia batek eraman du Gurutzetako Ospitalera.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren zergatiak eta inguruabarrak argitzeko.