Zaldibiako Mendi Lasterketak eguraldi aldakorrean ere giro ona izan du

Jokin Etxabe eta Claudia Sarrate nagusitu dira proba luzean, eta Aimar Larrea eta Lola Oiarzabal motzean.

Mendiko lasterkari bat helmuga zeharkatzen ari da Euskal Herriko paisaian, atzean zelai berdeak eta etxe zuri tradizionalak dituela.
IA

Mendiko lasterkari bat helmuga zeharkatzen ari da Euskal Herriko paisaian, atzean zelai berdeak eta etxe zuri tradizionalak dituela.

Eguraldiak baldintzaturiko edizioa izan da gaur goizean jokatu den Zaldibiako Mendi Lasterketa, baina hala ere, giro onean amaitu da proba.

Gaur goizean ospatu den Zaldibiako Mendi Lasterketaren VII. Edizioak eguraldi aldakorreko baldintzak izan ditu, baina horrek ez du eragotzi parte hartze handia eta giro ona izatea bi probetan. Antolatzaileek, aurreko gauean jakinarazi zituzten aldaketak, eta horren ondorioz, lasterketa luzeko parte-hartzaileek ibilbide laburragoa egin behar izan dute, Aralarko goiko mendietara igotzea saihestuz. Jatorrizko ibilbideak 28 kilometro eta 1.950 metroko desnibel positiboa zituen.
Lasterketa luzea 9:30ean hasi zen. Gizonezkoetan, Jokin Etxabe bergararra izan da azkarrena, 2 ordu, 4 minutu eta 31 segundo behar izan ditu helmuga zeharkatzeko. Emakumezkoetan, Claudia Sarrate katalana nagusitu da, 2 ordu, 35 minutu eta 7 segundorekin. Emakumezkoen podiuma Maider Unanue aramarrak osatu du hirugarren postuan.
Lasterketa motza, berriz, 10:00etan abiatu zen plazatik. 15 kilometro eta 1.000 metroko desnibel positiboa izan ditu ibilbideak, Zaldibiako plazatik Ausa Gaztelura joan-etorria eginez. Gizonezkoetan, Aimar Larrea antzuolarra izan da garaile, eta ondoren Ibon Badiola ondarrutarra eta Iker Agirregabiria aretxabaletarra sailkatu dira. Emakumezkoetan, Lola Oiarzabal gasteiztarra izan da azkarrena, eta Intza Urrestarazu ordiziarrak eta Barbara Ceballos galiziarrak osatu dute podiuma.