Bihar goizeko 10:00etan hasiko da bisita gidatua, D’elikatuz zentrotik abiatuta. Ekimena Ordiziako asteroko azokaren ingurukoa da, eta bertan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.
Bisitari hasiera labur bat emango zaio ibilbidearen, Ordiziaren eta bere azokaren inguruan. Ondoren, azokaren jatorria eta garapenaren inguruko ikus-entzunezko bat proiektatuko da.
Jarraian, bisitariek antzinako hiribilduan zehar ibiliko dira, gaur egungo azokaren eta garai batekoaren ospakizun guneak ezagutuz, eta azokaren bihotza den Plaza Nagusira iritsiko dira. Bertan, baserritarrak ezagutu eta haien bizipenak entzuteko aukera izango dute.
Bisita ‘Sindikatoa’ nekazarien Goierriko Kooperatibaren dendan amaituko da, zeinak 2020an bere mendeurrena ospatzen duen. Ondoren, parte hartzaileek denbora librea izango dute azokan erosketak egiteko eta herriko tabernetan azokako produktuekin egindako pintxoak dastatzeko.
Ekimenean parte hartzeko, 943882290 telefono zenbakira deitu edo turismo@ordizia.eus helbidera idatzi behar da. Bisitaren prezioa 7,50€ da.




