Toki Kultur Elkartearen mahai jolasak diruz laguntzeko kanpaina azken txanpan da

Euskarazko aisialdia sustatzeko helburuarekin, bi joko berri garatzen ari dira eta finantzaketa bilketa amaitzear da.

Mahai joko kutxen hurbileko irudia.
IA

Mahai joko kutxen hurbileko irudia.

Donostian sortutako Toki Kultur Elkarteak euskarazko aisialdia eta kultur sorkuntza sustatzeko helburuarekin abiatutako diru bilketa kanpaina bere azken egunetan da.

Donostian sortu berri den Toki kultur elkarteak euskarazko aisialdia, kultur sorkuntza eta komunitatea sustatzeko helburua du, mahai jolasak ardatz hartuta. Horrela, bi mahai joko dituzte garapen fasean: 1901 Azken Balea eta Latxa. Horiek gauzatu ahal izateko diru bilketa azken txanpan sartu da dagoeneko, Itsulapikoa plataforman.
Hain zuzen ere, hiru egun baino ez dira falta diru bilketa amaitzeko, eta diru kopuru minimoaren helburua lortzetik oso daude. Bertan egin daiteke ekarpena.

1901 Azken Balea euskal balearen ehizaren historian eta itsas tradizioan inspiratutako karta joko semi-kooperatiboa da.

1901 Azken Balea euskal balearen ehizaren historian eta itsas tradizioan inspiratutako karta joko semi-kooperatiboa da. Jokalariek arrantzale talde baten parte izango dira, eta elkarlanean zein estrategiaren bidez balea ehizatzeko erronkari aurre egin beharko diote. Jokoak euskal arrantzaleen memoria eta itsasoarekin izan dugun lotura modu dinamikoan gerturatzea du helburu.
Latxa, berriz, euskal artzaintzan inspiratutako familia joko arin eta dinamikoa da. Haur eta familientzat pentsatutako joko honek arriskua kudeatzea, erabakiak hartzea eta jokalarien arteko interakzioa uztartzen ditu, euskal giro eta iruditeria propioarekin.