Realak jakinarazi du nesken lehen taldeko bost jokalari, Lucia Rodriguez, Andreia Jacinto, Emma Ramirez, Claire Lavogez eta Lucia Pardok, ez dutela hurrengo denboraldian klubaren elastiko txuri-urdinarekin jokatuko.
Klubak azpimarratu duenez, jokalari hauek taldearen hazkundean, anbizioan eta nortasunean parte hartu dute, eta denboraldi historiko batekin borobildu dute euren ibilbidea, non Realak Europan lekua berreskuratu duen.
“"Bost futbolari horiek, ibilbide eta une desberdinetatik iritsita, talde honen hazkundearen, anbizioaren eta nortasunaren parte izan dira. Guztiek etapa berezi batean lagundu dute, denboraldi historiko batekin borobildu dena: Realak berriro Europan lekua irabazi du eta Zubieta talentuaren, konpromisoaren eta etorkizunaren gune izaten jarraitzen duela berretsi du."
Lucia Rodriguezek bi etapatan defendatu du elastiko txuri-urdina, eta 100 partida jokatzera iritsi da klubarekin, betiere konpromisoa, esperientzia eta errendimendua eskainiz hegalean. Andreia Jacinto, 2022an iritsi zena, zelai erdiko jokalari garrantzitsua izan da, ehun partida baino gehiago jokatuta.
Emma Ramirezi dagokionez, lehen etapa baten ondoren Zubietara itzulita, lana, energia eta moldakortasuna eskaini ditu. Claire Lavogez taldeari kalitatea eta nazioarteko esperientzia ematera iritsi zen, eta Lucia Pardok, berriz, abiadura, desoreka eta entrega gehitu ditu eraso txuri-urdinean.




