Bigarren saria, 150 eurokoa, Ibone Gómez zaldibartarrak eskuratu du. Haurren kategorian, berriz, Olaia Uribarrik irabazi du, 100 euroko sariagaz. Sari hori udalerriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan erabili ahal izango da.
Jai batzordeko kideek osatu dute epaimahaia, eta parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkiete. Aurten, 17 lan aurkeztu dira lehiaketara: 10 nagusien kategorian eta 7 haurren sailean.
Jai batzordea eta Zaldibarko Udala elkarlanean ari dira jaiak antolatzen. Arduradunek kartel lehiaketako sari banaketa ekainaren 22an egingo dute, herriko plazan, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldi berean argituko dute jaietako egitarau osoa.




