Muntsaratzeko geralekua Bizkaibusen A3923 linean sartuko da ekainaren 1etik aurrera

Abadiñoko Udalaren eskaera historikoa onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbo eta Elorrio arteko lineari zerbitzua hobetuz.

Muntsaratzeko autobus geraleku moderno bat, Bizkaiko zelai berdeen eta zeru urdinaren aurrean.
IA

Muntsaratzeko autobus geraleku moderno bat, Bizkaiko zelai berdeen eta zeru urdinaren aurrean.

Abadiñoko Udalak jakinarazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du Muntsaratzeko geralekua Bizkaibuseko A3923 linean sartzea, ekainaren 1etik aurrera.

Abadiñoko Udalak gaur goizean jakitera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak Muntsaratzeko geltokia Bizkaibuseko A3923 linearen ibilbide guztietan sartzea onartu du. Linea honek, Bilbo eta Elorrio lotzen ditu, eta orain arte, Muntsaratzetik igarotzen zen arren, ez zuen geldialdirik egiten. Aldaketa ekainaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.
Udalak iazko urte hasieran eskatu zuen geldialdi hori egiteko, Muntsaratzeko herritarren aldetik benetako eskaera zegoela iritzita. Hasiera batean, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaera atzera bota zuen, geldialdi hori gehitzeak zerbitzua okertuko zuela argudiatuz. Hala ere, Abadiñoko Udalak behin eta berriro eskatu ostean eta bi erakundeen arteko bileren ostean, Aldundiak aldaketa egitea onartu du, Mikel Urrutia alkateak azaldu duenez.

"Udalak iazko urte hasieran eskatu zuen geldialdi hori egiteko, Muntsaratzeko herritarren aldetik benetako eskaera zegoela iritzita."

Abadiñoko Udala
Muntsaratzeko geldiaren inguruan balorazio positiboa egiten dutela azaldu dute, baina zenbait alegazio ere egin dituztela jakinarazi dute. Horien artean, A3911 linea eskola orduetan indartzea, Zelaietako eta Muntsaratzeko ikasleek Traña-Matienako institutura joateko dituzten arazoak direla eta; Durangaldea Zamudioko Parke Teknologikoarekin eta Loiuko aireportuarekin hobeto lotzea; San Blas azokan errefortzu bereziak jartzea; eta asteburuetan Bizkaibusen gaueko zerbitzua zabaltzea, ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko eta gazteen mugikortasuna errazteko.
Era berean, Bizkaibusen proposamen berriek Zabalburu eta La Casillako geralekuak kentzen dituztela ikusita, Durangaldea eta Bilbo lotzen dituzten lineetan bi geraleku horiek mantentzeko eskatu du udalak.

"Lanean jarraituko dugu Abadiñok eta abadiñarrek transporte publiko duin bat izateko lanean."

Edurne Maguregi · Alkateordea