Mañaria ko Maiatza Kulturalak bere egitarauarekin jarraitzen du, eta datozen egunetan kultur eskaintza berezia izango da herrian. Arri ekimena eta Oreka TX taldearen kontzertua izango dira ardatz nagusiak, baina horiez gain, beste hainbat jarduera ere antolatu dira aste osoan zehar, udalak jakinarazi duenez.
Maiatzaren 16an, Arri ekimenaren barruan, formatu txikiko pieza artistikoak ikusi ahal izango dira herriko gune desberdinetan. Korrala Sormen Gunea arduratu da antolaketaz, eta antolatzaileek adierazi dutenez, “antzerki-ginkana moduko esperientzia” izango da. Ikusleek ibilbide bat osatu beharko dute pieza guztiak ezagutzeko. Ibilbideen txartelak 17:00etan banatuko dira plazan, dohainik. Antolatzaileek gonbidatzen dute “herrian zehar ibili eta antzerki, zirku eta dantza pieza laburrez gozatzeko”. Kokalekuak sekretupean mantenduko dira une horretara arte. Besteak beste, Ibawa kolektiboaren dantza garaikidea, Karrika Antzerki Taldea ren antzezlana, eta soka finkoa clownarekin uztartzen dituen pieza bat egongo dira ikusgai. Amaitzeko, Swingtronics taldeak swing eta rock doinuak uztartzen dituen kontzertua emango du 20:00etan, plazan.
Maiatzaren 17an, 12:00etan, Oreka TX taldeak kontzertua eskainiko du Angurreta arte espazioan. Emanaldia doakoa izango da. Antolatzaileek herrigunetik Angurretara oinez joateko eskatu dute, ibilgailuentzako bidea itxiko baitute. Eguraldi txarra eginez gero ekitaldia bertan behera geratuko dela ere zehaztu dute. Oreka TX taldea txalapartaren inguruan sortutako musika proiektu ezaguna da. Taldearen ardatza diren txalapartariek nazioarteko ibilbide zabala egin dute, euskal musika tradizionala munduko hainbat kulturatako soinuekin uztartuz.
Aste osoko kultur eskaintza beste hainbat ekimenekin osatzen da. Maiatzaren 15ean, 18:30ean, Gorka Valdes ek ‘Mañaria eta inguruko hegaztiak ikertzen’ izeneko hitzaldia eskainiko du kultur etxean. Maiatzaren 15ean, 19:00etan, ‘Aberriak eta atzerriak’ musika emanaldia eskainiko du Jokin Lasa k kultur etxean. Datorren astera begira, maiatzaren 18an, 18:00etan, mural margoketa egingo dute plazan Eñaut Aiartzaguena rekin. Bestalde, maiatzaren 20an, 18:00etan, ‘Sorgiñak’ filmaren emanaldia izango da kultur etxean, Asisko Urmeneta ren parte-hartzearekin. Saio horren ostean, Maiatza Kulturala azken asteburuan sartuko da.




