Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleek hasi dira dagoeneko ikasturte amaierako emanaldiak eskaintzen. Lehenengo saioa ostiralean izan zen Salatxo aretoan, non kantuko ikasleak igo ziren oholtzara. Larunbatean, berriz, tronpeta eta flautako ikasleak aritu ziren, eta ondoren, klarinete, saxofoi eta perkusioko ikasleek hartu zuten lekukoa. Emanaldi guztiak Kultur Etxean izango dira, dantza ikasleen saioa izan ezik.
Gaur ere bi kontzertu eskainiko dira Kultur Etxean: bata 17:30ean eta bestea 19:00etan. Lehenengoak trikitixa eta pandero entzunaldia izango du, eta bigarrenak pianoko ikasleen emanaldia.
Bihar, asteazkena, egitarauak bi emanaldi gehiago jasotzen ditu. 17:00etan eskusoinu eta txistuko ikasleen txanda izango da, eta 18:30ean, gitarra emanaldia izango da.
Ostegunean emango dituzte azken bi emanaldiak. Horietako bat, dantza ikasleena, Karela kiroldegian izango da, 17:00etan hasita. Bestalde, soka taldeak 19:30ean eskainiko du bere kontzertua Kultur Etxean.




