Bertso Eskola martxan jarri du udalak, eta dagoeneko zabalik da aurtengo ikasturterako izena emateko epea. Programa hau LH4tik DBHra bitarteko ikasleentzat zuzenduta dago.
Taldeak osatuz gero, aurkezpen eguna irailaren 28an izango da. Egun horretan bertan adostuko dute ikasleek eta irakasleek, Eneko Beretxinaga izango dutela gidari, ikasturterako ordutegia. LHko ikasleak 17:00etan bilduko dira Aita Agirreko areto nagusian, eta DBHkoak, berriz, 15:30ean.
Eneko Beretxinagaren bertsoarekin duen harremana transmisioarekin lotuta dago, bereziki bertso eskoletan, aisialdian eta hezkuntza arautuan. Gainera, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko batzordekide ere bada eta hezkuntza arautuko irakasle lanetan aritzen da.
Izena emateko epea irailaren 18an itxiko da. Interesatuek Udaleko Euskara Sailera jo beharko dute argibide gehiago jasotzeko, telefono honetara deituz: 943 74 43 66, edo helbide elektronikora idatziz: euskara@elgoibar.eus.
Ikasturte honetako prezioa 50 eurokoa izango da.




