Arrasateko Udal Liburutegiak 60 urte bete ditu

Urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu dute Kulturaten, irakurraldiak eta musika emanaldiak izango dituena.

Irudi generiko bat liburutegi moderno eta argitsu batena.
IA

Irudi generiko bat liburutegi moderno eta argitsu batena.

Arrasateko Udal Liburutegiak 60 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu du ekainaren 12an Kulturaten.

1992tik liburutegiko langile izan den eta 2021etik zuzendari den Asun Altunak gidatuta, Arrasateko Udal Liburutegiak bere 60. urteurrena ospatuko du ekainaren 12an. Liburutegiak bere historian zehar hainbat kokalekutan egon da: hasieran Garibai etxean, gero Monterron jauregian, eta azkenik, 2027tik aurrera Kulturaten. Altunak nabarmendu duenez, "asko aldatu da" liburutegia urte hauetan, hasierako lokal ilun eta eskaileradun egoitzetatik gaur egungo leku argitsu, moderno eta irisgarri izatera igaro baita.
Gaur egungo zerbitzua Kulturateko egoitzak eta Santa Marinako auzo liburutegiak osatzen dute. Teknologiaren aurrerapenak ere zerbitzuan eragina izan du, sarearen eta ordenagailuen beharra nabarmenduz, baita musika entzuteko moduan izandako aldaketa ere. Hala ere, liburutegiaren helburuak bere horretan dirau: "ezberdinen arteko topaketarako eta kulturaren babesleku izatea".

"Liburutegiak, erakunde bezala, bizirik daudela esango nuke. Beharbada, errelebo falta dagoela esango nuke, bai artxiboetan eta bai liburutegietan langileak aurkitzeko arazoak egongo direla uste dut. Dena den, erabiltzaileen aldetik duen erantzunarekin pozik gaude, errespetuz tratatzen gaituzte, gu eta materiala ere bai."

Asun Altuna · Liburutegiko zuzendaria
Urteurrena ospatzeko, datorren ostiralean, 18:00etatik aurrera, bi orduko jaia izango da Kulturaten. Ekitaldian, hainbat gonbidatu berezi izango dira, besteak beste, Beatriz Egizabalek gidatuko duen irakurraldi berezi bat eta Del Val taldearen musika emanaldi akustikoa. Aurretik, urtebetetze tartaren dastaketa eta argazki zaharrekin osatutako proiekzio bat izango dira.
Liburutegiak liburuak, musika eta pelikulak mailegatzeaz gain, tresna gehiago ere eskaintzen ditu, hala nola ordenagailu eramangarriak, ikusmen arazoak dituztenentzako lupak eta bideo aparatuak. Horrez gain, kontsulta eta ikasteko gelak ere baditu. Hilero antolatzen diren ipuin kontaketak, hitzaldi musikatuak eta literatura solasaldiak ere eskaintza zabalaren parte dira. Gaur egun, Arrasateko 14.501 herritar dira bibliotekako bazkide, biztanleriaren %65a, eta urtebetean 426 bazkide berri egin dira.
Altunak "zorte handia" duela adierazi du lan hau egiteko aukera izan duelako, irakurketaren mundua eta herritarrekin duen harremana gustuko dituelako. "Etengabe ikasten" ari dela gaineratu du, ofizio honetan beti baitago "liburu bat gehiago irakurtzeko aukera".