Ikasturtea amaitzear dela aprobetxatuz, ikasitakoa plazaratzeko aukera paregabea eskainiko du Juan Antxieta musika eskolak. Asteazkenean, maiatzak 22 an, Sanagustin kulturgunean izango da 'Musika Familian' kontzertua, 19:00etan hasita. Bost taldek, hainbat formatan antolatuta (anai-arreba, guraso eta seme-alaba, lagun talde...), musika emanaldi berezia eskainiko dute.
Jarraian, ostegunean, maiatzak 23 an, gitarra ikasleek beren trebetasunak erakutsiko dituzte musika eskolako aretoan. Entzunaldia 18:30ean hasiko da, eta bertan ikasleek ikasitako piezak joko dituzte publikoaren aurrean.
Bestalde, musika eskolak dagoeneko lanean dihardu datorren ikasturtea prestatzeko. Horrela, 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea zabalik du. Interesatuek 656 00 80 40 telefono zenbakira deituta edo antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora idatzita jaso dezakete informazio gehiago. Musika eskolak ordutegi zabala du: astelehenetik ostegunera, 10:30etik 18:30era, eta ostiraletan, 09:30etik 12:30era.




