Artilea lantzeko jardunaldia egin dute Garain

Trumoitte elkarteak eta Baztango Artilan etxeko artisauak elkartu ziren antzinako lanbidea berreskuratzeko.

Irudia generikoa da, artilea lantzeko tresnak eta artile gordina erakusten dituena.
IA

Irudia generikoa da, artilea lantzeko tresnak eta artile gordina erakusten dituena.

Garaiko frontoia artilea lantzeko erakusleiho bihurtu zen zapatuan, Trumoitte elkarteak eta Baztango Artilan etxeko artisauak antolatutako jardunaldian.

Garai ko frontoia artilea lantzeko erakusleiho bihurtu zen zapatuan, Trumoitte elkarteak eta Baztango Artilan etxeko artisauak antolatutako jardunaldian. Herritarrek antzinako tresnekin lan egin zuten, artilea lantzen.
Trumoitte elkarteko Alazne Sarrigoitiak jardunaldia "interesgarria bezain entretenigarria" izan zela adierazi zuen. "Oso gustura egon ginen. Gainera, Garai moduko herri txikietan oraindik badira ardiak, eta tailerra aproposa izan da sasoi bateko lana ikasteko eta lehengaiari bestelako erabilera bat eman dakiokeela ikusteko".

"Interesgarria bezain entretenigarria izan zen jardunaldia."

Alazne Sarrigoitia · Trumoitte elkarteko kidea
Bestalde, Trumoitte elkarteak dei egin die herritarrei, Durangaldeko hainbat etxetan artilea lantzeko garai bateko makineria gordeta baldin badute, uztera. Ikastaroetan erabili nahiko lituzkete makina horiek, antzinako artilegintzari bizi berri bat emateko. Horretarako, elkarteko kide batekin harremanetan jartzeko eskatu dute (685777398).

"Beharbada, momentu puntualen batean, antzerako ikastaro bat egiten dugunean erabili ahal izango ditugu."

Alazne Sarrigoitia · Trumoitte elkarteko kidea