Ikastetxeko zuzendaritzak jakinarazi duenez, baimenik gabe sartu dira eskolako espazioan eta bandalismo ekintzak egin dituzte. Gertakari horien aurrean, Iurretako Udala k gaitzespen irmoa adierazi du.
“"Uste dugu ekintza horiek ez direla baldarkeriak hutsak, baizik eta gazteen artean errespetu- eta iraunkortasun-balioak sustatzea helburu duen hezkuntza-proiektu baten aurkako eraso zuzena."
Horregatik, beharrezko baliabide guztiak jarri dira Udaltzaingoaren esku, kalte horien erantzuleak identifikatzeko. Era berean, herritarren laguntza eskatu dute, herriko ondasun komunak arriskuan jartzen dituen edozein jokabide susmagarri salatzeko.
Udalak laguntza eta elkartasun osoa helarazi nahi izan die zuzendaritza taldeari, irakasleei eta, bereziki, Maiztegi Herri Eskolako ikasleei. Udal arduradunek gogoratu dute eskola-baratze berria suntsitu dutela, hesietan kalteak eragin direla, ikastetxeko bideetan pintura nahita isuri dela eta ondoko obrako materiala ohiko tokitik kanpo aurkitu dela.




