Sutea Arriandi gunean dagoen Smurfit Kappa Nervión enpresaren kanpoaldean biltegiratutako paper-bobina batzuetan piztu zen, arratsaldeko seiak hamar gutxi aldera, eta ez zuen zauriturik eragin. Iurretako Udalak emandako datuen arabera, ia 50 bobina erre ziren, eta horrek paper zati txikiak eroriarazi zituen.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak unitate mugikor bat bidali zuen arriskuak aztertzeko eta detektatzeko. Udalak azaldu duenez, unitate horren emaitzak "zuzenak" izan ziren. Gaur, larunbata, neurketa berri bat egin da, eta horrek berretsi du "guztia zuzen" dagoela eta "parametroak jaitsi" egin direla, euriagatik, eta "ez dagoela arriskurik biztanleentzat".




