Txapelketa bi mailatan banatuko da: Gazteak eta Nagusiak. Gazte mailan, Paule-Izei eta Adei-Eneko bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Nagusi mailan, berriz, Ibai-Markel, Unai-Ander eta Matxalen-Oier Garmendia arituko dira lehian.
Hasiera batean, ligaxka bat jokatuko dute talde guztiek elkarren aurka. Ondoren, multzoko lehen sailkatua zuzenean finalerako pasako da, eta bigarren eta hirugarren sailkatuak finalerdia jokatuko dute sailkapena erabakitzeko.
Lehen jardunaldia ostiralean izango da, maiatzaren 22an, arratsaldeko 19:00etan. Lehen neurketa Ibai-Markel eta Unai-Ander bikoteen artean izango da.
Partidak 15 tantuko bi jokotara jokatuko dira. Bikoteen artean berdinketa (1-1) egonez gero, hirugarren joku erabakigarri bat jokatuko da, 10 tantutara.
“"Aurten ere, Irurako Ostatuko Jon eta bere familia guztiari eskerrak eman nahi dizkio Ametsa Pilota Elkarteak, txapelketa hau babesteagatik eta Irurako xareari laguntza estimagarri hau emateagatik."
Txapelketa babesteaz gain, jardunaldi bakoitzean ikusleentzat 1 euroko txartelak salgai egongo dira. Txartel horien zozketaren bidez, jardunaldi bakoitzaren amaieran bi otordu zozkatuko dira Irurako Ostatuan. Saritutako zenbakia trinketean, Irurako Ostatuan eta Ametsa Pilota Elkartearen web orrian argitaratuko da.




