Ibai Makazaga eta June Agirrezabalaga nagusitu dira berriz Talai Mendi Trailean

Oriotarrak eta zarauztarrak garaile izan dira bero handia izan duen VI. Talai Mendi Trail lasterketan.

Irudi generikoa mendiko lasterketa batena.
IA

Irudi generikoa mendiko lasterketa batena.

VI. Talai Mendi Trail lasterketak bero handia izan du nagusi, eta Ibai Makazaga oriotarra zein June Agirrezabalaga zarauztarra izan dira azkarrenak 14 kilometroko ibilbidean.

Aurtengo VI. Talai Mendi Trailak parte hartze handia izan du, guztira 265 lasterkarik ekin diote lehiari, iazko datuak gaindituz bai gizonezkoetan (189) eta baita emakumezkoetan ere (76).
Ibai Makazagak bere bosgarren garaipena lortu du Talai Mendi Trailean, 01:02:03 denborarekin helmugaratuz. Hala ere, lasterketako errekorra Gontzal Murgoitiok du oraindik, 2023an ezarritako 58:37ko denborarekin. Bigarren postua Mikel Usandizagarentzat izan da (01:04:08), eta hirugarrena Patrick Laquecherentzat (01:05:08).
Emakumezkoetan, June Agirrezabalagak ere ez du parekorik izan, 01:14:42ko denborarekin irabazi baitu. Irune Lertxundi oriotarrak eskuratu du bigarren sailkapena (01:19:46), eta Garazi Artola zumaiarrak hirugarrena (01:25:16). Hirurek ere esfortzu handia egin dute beroaren aurrean.
Berritasun gisa, bi urdaiazpiko zozketatu dira aurten. Jon Beldarrain (01:28:53) eta Libana Taboada oriotarrak izan dira zortedunak. Lasterketa Gorka Arriola donostiarrak (02:10:23) amaitu du azken postuan, eta datorren urteko ediziora itzultzera gonbidatu dute.