Aurtengo Sanjoanetan, Garai herriak Javier Etxeita omendu du, dantza tradizionalaren alde egindako lanagatik. Etxeita, Duñabeiti edo Garain ezaguna, abenduaren 17an hil zen, eta herritarrek hutsune sakona sentituko dute lehenengo sanjoanak izango direlako berarekin dantzan eta jai giroan parte hartu barik.
Nekazari familia batean jaioa, Etxeita bost neba-arreben artean gazteena zen. Txikitatik izan zuen dantzarako grina, eta zortzi urte zituela ikasi zuen Dantzari Dantza osoa, anaia zaharrenaren laguntzarekin. Ia 70 urte lehenago, zortzi urtegaz, plazaratu zen lehenengoz sanjoanetako dantza saioan, aurreskua dantzatuz eta Juanita gaztearekin fandangoa eginez. Amaieran, ohiturazko mokorkada egin zion.
Urteetan zehar, Etxeitak dantzarako grina zabaldu zuen, Durangaldeko aurresku txapelketetan parte hartuz eta Iurretako edizio bat irabaziz. Geroago, Garai dantza taldeko nagusienetarako itzuli zen, eta herriz herri ibili zen dantzan. Dantzari gutxiago zegoela ikusita, talde misto baten sorrera bultzatu zuen, garai hartarako ideia berritzailea zena. Hala ere, gizonek jarraitu zuten Dantzari Dantza plazan egiten herriko egun nagusian, Santixau egunean.
Etxeitak ez zuen inoiz galdu emakumeak herriko egun nagusian Dantzari Dantzan ikusteko esperantza. Azkenean, orain dela gutxi, herriko emakume batzuk berarengana joan ziren dantza hori erakusteko eskatzera. 2024an, zortzi emakume gaztek Dantzari Dantza egin zuten Santixau bezperan, herriko plazan, azken entsegu modura. Momentu hunkigarria izan zen Etxeitarentzat. Dantza amaitu ondoren, emakumeek erregelak egin zituzten eta plazara atera zituzten fandango eta arin-arinarekin jaia amaitzeko. Etxeitak harrotasunez jaso zuen opari gisa txapel morea.
Dantzariak 65 urtegaz irten zen plazara azkenengoz, orain hamabi urte, jubilatu berritan. Hala ere, dantzarik egin ez arren, dantzaria izan zen hil arte. Garaitarrek beti gogoratuko dute, baita aurten ere, Momoitioko ermitaren eta giro herrikoiaren babesean, suaren ondoan, beti dantzan.




