Tilos 7 Pasa txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean

Hainbat final jokatuko dira larunbat goizean Tilosetan, eta gaur eta bihar jokatuko dira azken finalerdiak.

Irudi generiko bat pilotariak ez dauden frontoi batena.
IA

Irudi generiko bat pilotariak ez dauden frontoi batena.

Larunbat goizean, Tilosetan, jokatuko dira Tilos 7 Pasa pala txapelketako finalak, bost final jokoan jarriz.

Tilosetan giro ederra izango da larunbat goizean, Tilos 7 Pasa pala txapelketako finalak direla eta. Bost final izango dira guztira, eta dagoeneko erabakita daude maila goreneko bi. Nesken lehenengo mailan, Uxue Aranburu eta Ekhiñe Balerdi bikoteak Ane Zubiri eta Ainhoa Urien bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak. Mutilen lehenengo mailan, berriz, Odei Arregi eta Alain Luisa bikoteak Julen Loidi eta Aratz Luisa bikotearen aurka jokatuko du.
Gaur eta bihar arratsaldean jokatuko dira beste kategorietako finalerdiak. Gaur, 17:45ean hasita, nesken bigarren mailako bi finalerdiak izango dira: batetik, Fernandez-Chaves/Arraras ahizpak eta Gomez ahizpak/Zubeldia-Barriola; bestetik, txapelketa herrikoiko bi finalerdiak: Oliver-Xixa/Astiazaran-Iparragirre eta Rodriguez-Del Rio/Teje-Txema.
Bihar jokatuko dira mutilen bigarren mailako azken bi finalerdiak, baita 17:45ean ere Tilosetako frontoian. Bertan, Belaunza-Ponce eta Goitia aita-semeak arituko dira aurrenekoan, eta Loidi-Manterola eta Etxeberria-Urruzmendi bigarrenean.
Finalen ordena larunbatean honako hau izango da: nesken bigarren maila eta lehenengo maila; txapelketa herrikoia; eta mutilen lehenengo maila eta bigarren maila. Partidu guztiak eta sari banaketa amaituta, Xalaparta elkartean egingo dute ohiko bazkaria parte hartzaileek, 40 lagun inguru bilduz.