Aurtengo Elorrioko Ferixa Nausikoak jaiak bereziak izango dira, bertako merkatarien elkarteak, EME k, mende laurdena betetzen baitu. Ospakizun honen harira, hainbat ekintza antolatu dira, eta horien artean nabarmenenetarikoa jaietako txupinazoa izango da. "Oso pozik gaude jaietan pregoia irakurriko dugulako. Aurten gure urtea da", adierazi zuen Izaskun Agirre k, EMEko kideak, prentsaurrekoan.
Udalak irailaren 4tik 13ra bitarteko egitaraua prestatu du, udako oporren aurretik lan guztiak amaitzeko helburuarekin. Ekitaldiak adin guztietarako diseinatu dira, 26 ekintza ume eta familientzat, eta Zintzilik emozioen laborategia nerabeentzat. Musika arloan, Los Zopilotes Txirriaos, Kaparrak, Maruxak eta Xabi Aburruzaga bezalako talde eta artistak arituko dira oholtza gainean.
Jaietako berritasunen artean, txosnagunearen kokapen berria aipatu du Itxaso Basauri zinegotziak. Bokateko txosna Buzkantz kalean egongo da, eta karpa azpikoak zein kontzertuak Ganondoko sarreran. Bestalde, karrozen jaitsierak ibilbide berria izango du, Aldatsekuatik abiatu eta herriko plazatik igaroko dena. Parte hartu nahi dutenek QR kodeen bidez eman ahal izango dute izena.
Aurtengo jaietako kartel lehiaketa irabazi duen Juan Luis Pulido ren lana ere nabarmendu da, eta ANBOTOk urtero ematen duen saria jaso du. Kanpotik datozenentzat, autobus zerbitzua indartuko dela iragarri dute.
Ferixa Nausikoek jai parekide, seguru eta errespetuzkoen aldeko konpromisoa berretsi dute. Eraso matxista eta arrazisten aurkako protokolo feminista aktibatuko da berriro, herriko mugimendu feministarekin elkarlanean. Informazioa edo laguntza behar dutenek 688 86 52 94 telefono zenbakira jo dezakete, eta kapela moreak banatuko dira. Kontsumo arduratsuaren inguruko kanpaina ere egingo da.
Julene Lazkano alkateak herritarrei jaiak bizitzeko gonbita luzatu die, eta eskerrak eman dizkie jaiak posible egiten dituzten elkarte, eragile, boluntario, udal langile, merkatari, ostalari, nekazari, abeltzain eta artisau guztiei. "Haien konpromisoari esker, urtez urte Elorriok jai biziak, parte-hartzaileak eta guztiontzako irekiak ospatzen ditu", adierazi du.
“"Gonbidapena luzatzen diet herritar guztiei jaiak euskaraz, errespetuz, berdintasunez eta arduraz gozatzera."
Egitarauak hainbat jarduera zehatz biltzen ditu, hala nola Zintzilik emozioen laborategia, pilota partidak, kontzertuak, haur parkeak, tortilla eta sukalki lehiaketak, eta hainbat erromeria eta DJ saio. Ekitaldiak irailaren 4tik 13ra izango dira, eta horietako asko Plazan eta Aldatsekua gunean izango dira.




