Elordi, Mallabiko aurrelaria, Iker Salaberria nafarrarekin neurtuko da. Salaberriak Xabier Rekalde garaitu zuen aurreko fasean Goizueta n, 22-18ko emaitzarekin. Nafarrak arriskutsua izan daiteke modalitate honetan.
Elordi joan den igandean itzuli zen lehiara, Bermeo ko Artza frontoian. Bertan, Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta ren aurka galdu zuen, 22-18ko emaitza estuan.
Bestalde, Baiko Pilotaren txapelketak aurrera jarraitzen du Muskiz ko Donibane frontoian, 18:00etatik aurrera. Bertan, Iker Larrazabal ek Beñat Zubizarreta izango du aurkari. Zubizarreta Senar ren aurka nagusitu zen lehenbizikoan, 21-22ko emaitzarekin.
Garaileak Jon Ander Peña egungo txapeldunarekin neurtuko ditu indarrak ostiralean, Sestao ko Las Llanas frontoian.




