Arrate ko jaiak direla eta, aurten ere Eibarko Udala k doako autobus zerbitzua eskainiko du Arratera igo eta bertatik Eibarrera jaitsi nahi dutenentzat. Ekimen honen helburua da jendea automobila erabili beharrean garraio publikoa erabiltzera animatzea.
Irailaren 7an, astelehena, Eibartik Arratera igotzeko autobus zerbitzua 17:00 etan hasiko da. 21:40 ra arte, hogei minuturo aterako da autobus bat Ego Gain etik.
Igoera honetarako hiru autobus egongo dira: lehenengoak 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan irtengo dira Ego Gainetik. Bigarrenak, berriz, 17:20an, 18:20an, 19:20an, 20:20an eta 21:20an abiatuko dira Ego Gaineko geltokitik. Hirugarren autobusa, berriz, 17:40an, 18:40an, 19:40an, 20:40an eta 21:40an aterako da.
Gauean, berriz, goizaldeko 01:20 tik aurrera, autobusak hogei minuturo jaitsiko dira Arratetik Eibarrera, goizeko 08:00 ak arte.
Arrate egunean, hamaika autobus ibiliko dira eten barik Arratera igotzen eta bertatik jaisten, 08:30 etik 23:30 era bitartean. Autobus guztiak Toribio Etxeberria tik (Untzagako bidegurutzetik) abiatuko dira, betetzen joan ahala.




