Durangoko Madalenoste auzoko bizilagunek eta Eskuahaldunak elkarteko artistek elkarlanean sortutako egurrezko eskulturak kokaleku berria izango du laster. Asteazken honetan egindako auzo batzarrean erabaki da irudia maiatzaren 23an kenduko dutela plazatik, desager ez dadin.
Eskultura 2023ko Durangoko Azoka ospatu zenean sortu zuten, auzoari topagune bat emateko asmoz. Hala ere, Durangoko Udalak adierazi du egiturak ez duela egonkortasun txostenik eta segurtasun arriskuak sortzen zituela, batez ere haurrak barrualdera sartzen zirelako.
Udalaren arabera, lurzoruaren jabetza pribatuak eta beharrezko baimenik ezak zaildu egin dute eskultura egungo kokalekuan mantentzea. Nahiz eta auzotar batzuek irudia beste gune batera mugatzea proposatu, azkenean institutuaren patiora eramatea adostu dute.




