Domekako jardunaldia bisita gidatu batekin abiatu zen, Litologika lanaren interpretazioarekin. Arratsaldean, harrobi zaharra musikaz bete zen Haize Arrosa taldearen kontzertuarekin. Emanaldian eskualdeko zein kanpoko hainbat sortzailek hartu zuten parte, besteak beste, bertsolariak, idazleak eta musikariak.
Kontzertuaren ostean, bertaratuek eskualdeko ekoizleen produktuekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izan zuten, Garai Kontserbak enpresaren laguntzarekin.
Antolatzaileek adierazi dutenez, dagoeneko hasi dira jaialdiaren bigarren edizioa prestatzen, lehenengoak izandako harrera beroa eta arrakasta ikusita.




