Amorebieta-Etxanon aire zabaleko eta doako zinema emanaldiak izango dira abuztu osoan zehar, hainbat auzotan. Udalak sustatutako “Zinema Kalera Udan” ekimenak adin guztientzako kultur aisialdia eskaintzea du helburu.
Lehenengo saioa Jauregizaharren izango da, datorren ostiralean, uztailaren 31n, 22:00etatik aurrera. Bertan, “Cómo entrenar a tu dragón” filma proiektatuko da, gaztelaniaz.
Saio guztietan aulkiak egongo dira bertaratzen direnentzat, eta esperientzia hobetzeko, doako krispetak banatuko dira. Euria eginez gero, proiekzioak Gure Kirolak frontoian egingo dira.
Egitarauak hainbat emanaldi jasotzen ditu: uztailaren 31n (22:00) Jauregizaharren “Cómo entrenar a tu dragón” (gaztelaniaz); abuztuaren 7an (22:00) Ixerren “Cuerpos locos” (gaztelaniaz); abuztuaren 14an (22:00) Andrandin “Momiak” (euskaraz); eta abuztuaren 21ean (22:00) Ogenbarrenan “Jurassic World: Renacer” (gaztelaniaz).
Udalak herritarrak ekimen honetara gonbidatzen ditu, uda giroko kulturaz eta esperientziaz gozatzera, familian zein lagunekin.




