Altxau Burue Berriz taldeak bultzatutako ekimen honen bidez, herriko saltoki, ostalaritza eta bestelako zerbitzuek telefono bat jarriko dute adingabeen eskura. Parte hartzen duten establezimenduak pegatina berezi batekin identifikatuko dira, haurrek eta nerabeek erraz aurki ditzaten.
Antolatzaileen arabera, proiektuaren funtsezko helburua haurtzaroan gailu mugikorren beharra txikitzea da, gazteek kalea eta espazio publikoa berreskuratu dezaten. Horrez gain, ekintza honek zaintza komunitarioa indartu nahi du, herritarren arteko sareak estutuz.
Ekimenaren sustatzaileek herriko gainerako eragile, denda eta zerbitzu guztiak gonbidatu dituzte proiektuarekin bat egitera, horrela sare hori ahalik eta gehien zabaltzeko.




